Enplegurako prestakuntza-eskaintza berria – Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, sustapen ekonomikoko zerbitzuaren bidez, prestakuntza-eskaintza berri bat egin du udazkenerako, iraupen eta gai desberdineko 8 ikastaroz osatua. Ikastaro horiek eskualdeko 4 udalerritan emango dira.
Ikastaro sorta bat da, izena ematen dutenen enplegagarritasuna hobetzeko, Arabako Errioxako negozioen beharrak kontuan hartuta. Horrela, merkataritzari, turismoari edo industria-sektoreari zuzendutako ikastaroak daude.
Ikastaro horiek doakoak dira, Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker, eta langabezian edo jardunean dauden pertsonei zuzenduta daude, bai erregimen autonomoko profesionalei, bai besteren konturako profesionalei. Plazak mugatuak dira.
Ondoko koadroan eskaintza osoa ikus dezakezu:
Informazio gehiagorako eta kontsultak egiteko, jarri harremanetan honako hauekin:
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Alicia López
Tel.: 945 600 252 (astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:30era)
claguardia.alicia@ayto.araba.eus