Ekin Breakfast: Hurbileko merkataritza berrituz
Hurbileko merkataritza ezinbesteko elementua da hiria eraikitzeko, elementu dinamizatzailea da, ekintzailetza-nitxo bat, eta horrekin batera, Ekin Breakfast honek erakutsiko duenez, berrikuntza-adibide bat ere izan daiteke. Tokiko saltokiekin partekatuko dugu esperientzia, hainbat ikuspegitatik begiratuta eta planteamendu desberdinekin eraldaketako, berrasmaketako, sorkuntzako eta berrikuntzako adibidetzat hartu daitezkeen saltokiekin, hain zuzen ere. Produktu berriak, formatu berriak, gune berriak eta beren bezeroekin erlazionatzeko modu berriak, hurbileko merkataritza gure lurraldean oso bizirik dagoela erakutsiz.
Programa azaroaren 30ean 9:30ean
Non? Vital Fundazioa Kulturunea. Calle La Paz, 5 1ª planta (Dendaraba) y vía streaming
- 09:30 Aurkezpena
- 09:35 Enpresak
- Arlekin liburu-denda. Diego Martínez de San Vicente. Dinamismoz betetako auzo-saltokia, Gasteizen kultura sustatzeko proposamen desberdinekin.
- Victofer. Sergio Fernández. Gasteizen erreferentzia den delicatessen produktuen familia-saltokia, tradizio handikoa eta garai berrietara egokitzen jakin izan duena.
- Entretelas. Ana Cristina Aracama. Formatu tradizionala birmoldatzea lortu duen oihal-denda, erkidegoa sortzeko apustua eginez, prestakuntzaren eta presentzia digitalaren alde lanean.
- Foto Ikatz. Valentín Basañez. Sektorearen barruan berrasmatzen jakin izan duen eta estatuko saltoki ugari zabaldu dituen argazki-denda.
- 10:30 Elkarrizketa eta ondorioak
- 11:00 Amaiera