Laguardiako Erdi Aroko Pintxoen XIV. Lehiaketa
Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketa honetan, proposamenak Amerikaren aurkikuntzaren aurreko ohiko dietaren osagai eta produktuekin soilik eginda egotea da funtsezko baldintza; beraz, tomatea, artoa, piperra edo patata, adibidez, kanpoan geratzen dira. Zure pintxorik onenaren alde bozkatu eta sari bikain baten zozketan sartu ahal izango zara!
Autobusa doan Gasteiztik (Abuztuak 28, larunbata)
LAGUARDIARA: 11:00ETAN GASTEIZTIK
GASTEIZERA BUELTA: 19:00ETAN AUTOBUS GELTOKITIK (SANCHO ABARCA PASEALEKUA, LAGUARDIA)
Sarrerak doan, lekua bete arte. Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, autobusa erabiltzen duen jendearen arabera. Irteera-ordua baino gutxienez 5 minutu lehenago egotea gomendatzen da. Gutxienez 30 pertsona.