

Erein Pribatuak Landa-Garapeneko Laguntza argitaratu dira dagoeneko
Dakizunez, Arabako Errioxako udalerriak 2 taldetan banatzen dira, landatartasun-mailaren arabera (Erein eta Leader). Laburpen txiki bat egingo dizugu Erein Pribatuak 2022 laguntzei buruz:
Erein Udalerriak (G4, G5 eta G6): Biasteri, Eltziego, Barriobusto eta Labraza
Kasu honetan, 2022ko Erein Pribatuei dagokien aginduak diruz lagundu daitezkeen jardueren artean sartzen ditu honako hauek:
- Nekazaritza-sektorearekin zerikusirik ez duten baina sektore hori dibertsifikatzen duten jarduerak.
- Mikroenpresak, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein motatako enpresa txiki eta ertainak eta pertsona fisikoek erregimen autonomoan garatutako proiektuak eratzea eta garatzea, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratzen ez badira. Garapentzat hartuko da produktibitatea handitzea edo ekoizpen- edo negozio-ildo berri bat dakarren edozein inbertsio.
- Enplegu-sorrera garbia. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak izan daitezke laguntza hauen onuradun, betiere nekazaritzakoak ez badira, non eta jarduera dibertsifikatzen ez duten eta landa-eremuetan kokatzen ez diren. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako orduen % 50eko enplegua izan beharko da gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahal izango dituzte enpresa izaera lortu nahi duten pertsona fisiko langabeek, deialdi honen xede diren landa-eremuetan bizi direnek, baldin eta autoenplegua sortzen duen nekazaritzakoa ez den proiektuari ekiten badiote.
Hemen klikatuz gero, Erein Pribatuak laguntzen informazioa eta tramitazioa eskura ditzakezu. 2022ko otsailaren 28ra arteko epea duzu eta eskaera telematikoa da.