

Mayor de Migueloa Ostatuak Best Of sarietako ikusleen saria eskuratu du
Mayor de Migueloa Ostatuak arrakasta lortu du Ardoaren Hiriburu Handien munduko sareko publikoaren sarietan.
Mayor de Migueloa Ostatuak Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sareko Best Of publikoaren saria lortu du Kultura eta artea kategorian. Upeltegia, hotela eta jatetxea irabazle absolutua izan da nazioarteko sare osoan, boto kopuruaren arabera. Gainera, gehiengo handia lortu du, webgunean jasotako botoen % 22,5ekin.
Best Of Sariek enoturismo-zerbitzuen jardunbide bikainak bereizten dituzte. Sektoreko eta komunikabideetako espezialistek osatutako epaimahai profesional batek hautagairik onenak hautatzen ditu urtero, eta mahastizaintzako eta ardogintzako turismoa modu original, eraginkor eta berritzailean sustatzen duten proiektu bikainak saritzen ditu.
