La Huerta Vieja jatetxea ospakizun handietarako leku aproposa da, hala nola ezkontzetarako edo jaunartzeetarako.
Ingurune pribilegiatuan kokatua, bere lorategiak mahastiekin elkartzen dira eta Kantabria mendilerroaren bista ikusgarri bat eskaintzen dute. Beraiek dioten bezala, euren sukaldaritzak “sustraiak euskal eta errioxako sukaldaritzaren tradizioan murgiltzen ditu”, bakoitzaren onena bereganatuz.
La Huerta Viejan 250 lagunentzako jantoki handi bat dago, baita solairuarte bat eta lorategian karpa bat ere, cocktailak, ekitaldiak edo dantzak egiteko aproposak.