Biasteriko K. Nagusian kokatua, Moraita Gaztandegia artisau gazta eta gourmet produktuen denda da.
Bertan egiten dira gaztak. Moraita Gaztandegiko lantaldeak jezteko 300 ahuntz ditu. Horietatik lortzen dute esnea, Euskolabel zigilua duena. Hartzidura, gatzatze, desueratze eta heltze-fasea denda berean egiten da.
Gaur egun gazta freskoa dute, baina laster gazta heldua, gazta samurra eta jogurtak eskainiko dituzte.
Gourmet produktuak ere badituzte, hala nola artisau-kontserbak eta hautatutako upeltegietako ardoak.
Gainera, antxume, arkume edo txerrikume baten enkarguz ere eskaintzen dute zerbitzua.