

Pedalkada solidarioak gure negozio txikiei laguntzeko
“Ultreya Mugimendua” proiektuarekin bat egingo dugu. Proiektu horrek dirua bilduko du eta gure merkataritzari, ostalaritzari eta gainerako zerbitzuei bultzada ematea izango du helburu.
Estatu osoko hemezortzi Merkataritza-Ganberak eta enpresa-elkartek, tartean Laguardiako Enpresak Dinamizatzeko gure elkartea (DELA), indarrak batu ditugu Ultreya Mugimendua izeneko mugimendu sozial batean, bi gurpilen gainean. Ekimena Juan Ignacio Fernandez Alcala de Guadairako (Sevilla) maisu eta antropologoaren eskutik sortu zen iaz.
2020an, irakasle horrek pertsona talde bati proposatu zion, irabazi-asmorik gabe eta modu pertsonalean, bizikletaz egitea Alcala de Guadairatik Santiagora bitarteko ibilbidea 4 egunetan, konfinamenduaren ondoren gizartea nola esnatzen zen egiaztatzeko eta, batez ere, familiei eta enpresei animo eta babes mezu bat eramateko, konfinamendu gogorretik ikuspegi nahiko ezkorrarekin irteten baikinen. Mezua argia zen: “Lortuko dugu”.
Aurten bigarren edizioa egingo dute, “Ametsetan jarraitzeko konektatuz” leloarekin, eta helburua elkartasuna eta lokaltasunaren aldeko apustua ere bada. Kontzientziazio-ekintza horri esker, bizi ditugun garai zailetan elkar laguntzeko gai garela erakutsi ahal izango dugu, eta, gainera, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak familia ahulenak kolpatzen dituen gogortasuna arintzen lagunduko dugu.
Edo, bestela esanda, gure tokiko establezimendu txikiak ikusaraztea eta udalerrian bertan kontsumitzera animatzea, negozio txikietan, diru hori baita, eta ez beste bat, gure herrira itzuliko dena. Oraingo honetan, Ultreya Mugimenduko txirrindulari hauek 15 hiri eta herrietara eramango ditu erronkak, aipatutako enpresa erakundeak elkartuz eta 14 egunetan 2.300 kilometro eginez. Horietako bat Laguardia izango da.
DELAk eta Ultreya Mugimenduak Arabako Errioxako familientzako dirua bilduko dute, COVID-19k eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz txarto pasatzen ari direlako. Familia horiek Caritasi emango dizkiote, pertsona kalteberak artatzeko behar dituzten produktuak erosteko, betiere elkarteko kide diren herriko dendetan erosita.
Parte hartu nahi dutenek www.caritas.es/movimiento-ultreya/ helbidearen bidez eman ditzakete beren dohaintzak, ekarpenean “Ultreya/Laguardia” adierazita.
HITZORDUA LAGUARDIAN UZTAILAREN 10EAN
Gure eskualdeko hiriburura uztailaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan iristea aurreikusten da, eta nahi baduzu, bizikletaz lagundu ahal izango duzu tropel honetan. Etapa Santanderren hasi eta Laguardian amaituko da. Horretarako, antolakuntzatik eta GPS bidez kontsultatu ahal izango da une bakoitzean non dauden. Laguardiako Udalak mugimendu horren etorrera eta irteera erraztu eta kudeatzen lagunduko du.
Ekimen honek lurralde nazionaleko merkatarien erakundeak bateratzeko eta funtsezko une batean sinergiak garatzeko balioko du. Izan ere, Arabako Errioxako merkataritza, ostalaritza eta turismoa dagoeneko irekita dauden arren, errealitatea da kontsumoa oraindik oso ahulduta dagoela eta tokiko ekonomiak mazazo handia jasan duela.
Elkartearen helburua da egungo egoerari energia positiboz eta parte hartzeko gogoz aurre egitea, elkartasuna eta eskuzabaltasuna bezalako balioak jokoan jarriz, Laguardiako negozio txikietara turismoa berriro erakarriz, normaltasuna berreskuratuz eta tokiko ekonomia suspertuz. Zurekin harremana berreskuratu nahi dute, establezimendu txikietan bakarrik aurki dezakezun aholkularitza pertsonala.
Gainera, La Caixa Fundazioa, Cáritas edo Hyundai Motor bezalako erakundeak, Mireia Belmonte munduko eta olinpiar plusmarkistarekin, Josef Ajram broker eta idazlearekin eta Ana Carrasco motoziklismoko munduko txapeldunarekin batera, amets egiteko eta laguntzeko irrika horrekin bat egin duten izen propioetako batzuk dira, garai zailetan, bizikleta mugimendu horrek abiarazten baitu.