Txikizkako merkataritzarako ideia teknologikoen lehiaketa
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Merkataritza Politikako Zuzendaritza Nagusiak Txikizkako Merkataritzarako Ideia Teknologikoen Lehiaketaren IV. edizioaren deialdia eta horren laburpena argitaratu ditu.
Lehiaketa honen helburua da, hainbat kategoriatan, ideia edo proiektu berritzailerik onenak saritzea, oinarri teknologikokoak, txikizkako merkataritza-jardueraren berezko prozesuetan txertagarriak direnak; horrela, merkataritzaren eraldaketa digitalaren erronkari helduko zaio.
Lau kategoria ditu:
- 1. kategoria: aurrez aurreko salmenta duten merkataritza-negozioak teknifikatzera bideratutako ideiak.
- 2. kategoria: bi kanal kudeatzen dituzten enpresen teknifikaziora bideratutako ideiak: aurrez aurreko kanala eta produktuak merkaturatzeko “on-line” kanala.
- 3. kategoria: merkataritza-establezimendu kolektiboei, hiriko merkataritza-guneei eta/edo merkatuei irtenbide teknologikoak ematera bideratutako ideiak.
- 4. kategoria: landa-eremuko merkataritzaren eraldaketa digitalerako irtenbide teknologikoak ematera bideratutako ideiak.
Eskabideak jasotzeko epea 2021eko uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, biak barne, eta honako hauek izango dira lehiaketa honen hartzaileak (gutxi gorabeherako zerrenda):
1) Merkataritza-jardueraren sektoreko profesionalak eta enpresaburuak.
2) Ekintzaileak eta Startups.
3) Modernizazio, kontsumo eta merkataritza arloetako udal-teknikariak, etab.
4) Karrera teknikoetako eta/edo LHko graduko ikasleak: informatika, telekomunikazioak, ingeniaritza eta unibertsitateko beste diziplina batzuetako ikasleak.
5) Software-garatzaileak, aplikazio informatikoak (aplikazioak), etab.
Gehiago