Abenduaren 3ra arte irabazi euskaraz erosten
Abenduaren 3ra arte, AENKOMERek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 400 euro zozkatuko ditu saritan (zehazki, 40 euroko 10 erosketa-txartel), dendetan, tabernetan, jatetxeetan eta ekimenari atxikitako beste zerbitzu batzuetan euskara erabiltzen baduzu.
Nola parte hartu “Irabazi euskaraz erosiz” saioan?
Egin ezazu erosketa euskaraz establezimendu horietako batean:
- Mateo Okindegia (Kale Nagusia, 38)
- Amelibia Jatetxea ( La Barbacana errepidea, 14)
Zozketa: abenduaren 4an AENKOMERek irabazleen izenak iragarriko ditu bere sare sozialetan. Bonu horiek atxikitako establezimenduetan kontsumitu ahal izango dira 2023ko abenduaren 31ra arte.
Erabili euskara zure erosketetan!
GehiagoLaguardiako Erdi Aroko Pintxoen XIV. Lehiaketa
Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketa honetan, proposamenak Amerikaren aurkikuntzaren aurreko ohiko dietaren osagai eta produktuekin soilik eginda egotea da funtsezko baldintza; beraz, tomatea, artoa, piperra edo patata, adibidez, kanpoan geratzen dira. Zure pintxorik onenaren alde bozkatu eta sari bikain baten zozketan sartu ahal izango zara!
Autobusa doan Gasteiztik (Abuztuak 28, larunbata)
LAGUARDIARA: 11:00ETAN GASTEIZTIK
GASTEIZERA BUELTA: 19:00ETAN AUTOBUS GELTOKITIK (SANCHO ABARCA PASEALEKUA, LAGUARDIA)
Sarrerak doan, lekua bete arte. Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, autobusa erabiltzen duen jendearen arabera. Irteera-ordua baino gutxienez 5 minutu lehenago egotea gomendatzen da. Gutxienez 30 pertsona.
Abuztuaren 28an eta 29an zain izango gaituzu Laguardian!
GehiagoArabako Errioxa ezagutzeak saria du
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, udalekin lankidetzan, turismoa sustatzeko ekimen berri bat aurkeztu du. “Arabako Errioxa ezagutzeak saria du” lelopean pasaporte bat atera dute, eta Arabako Errioxako turismo-establezimendu eta zerbitzuak bisitatzen dituztenek zigilatu behar dute, hileroko sari-zozketetan parte hartzeko.
Helburua da herri eta baliabide guztiak bisitatzea, eta, beraz, beharrezkoa izango da gutxienez gure eskualdeko hiru herritan kokatutako turismo-establezimenduak bisitatzea. Bisitatu beharreko establezimenduak lau motatakoak izan daitezke: ostatuak, jatetxeak, upategiak eta dendak, tabernak, bista gidatuak eta bestelako baliabideak biltzen dituen laugarren mota bat.
Ekimena abian da eta urte amaierara arte luzatuko da. Hilero, parte hartzen duten udalerriek emandako sarien zozketa egingo da.
Produktu edo zerbitzu sortak, egonaldiak, bazkariak, upategietara edo Arabako Errioxako ardoetara egindako bisitak, Arabako Errioxako udalerrien ezagutza eta gozamena handitzeko aukera emango dizuten sariak dira.
Gehiago2 lagunentzako edariak eta menuak, AMT txartelarekin Juegodetiquetasen erostean
Juegodetiquetasen datafonoak (Santa Engrazia k., 21) 2 lagunentzako menuak eta 5 euroko edariak banatuko ditu ostalaritza-establezimenduetan. AENKOMERek antolatutako kanpaina ekainean garatuko da.
Rural Kutxarekin lankidetzan, zu izan zaitezke onuraduna. Arabako Merkataritzako doako Txartelarekin (AMT) erosita, 2 pertsonentzako menuak eta 5 euroko kontsumizioak irabaz ditzakezu, irailaren 12ra arte trukatzeko modukoak. Jakingo duzu saririk duzun, datafonoaren frogagirian adieraziko baitu.
Ekimen horretan parte hartzen dute, besteak beste, Laguardiako establezimendu horrek. Ekintza honetan parte hartzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa da.
Arabako Merkataritzako doako Txartela Rural Kutxan eska daiteke. VISA gisa erabili ahal izango duzu mundu osoan, Rural Kutxaren banku-konturik izan gabe. Txartel horrek ez dauka inolako komisiorik lotuta.
GehiagoVilla-Lucía celebra el Día Europeo del Enoturismo
El próximo 12 de noviembre Villa-Lucía (Ctra. Logroño, Laguardia) organizará actividades especiales como talleres sensoriales y degustaciones que se acompañarán con premios.
Así, te ofrecerá un taller sensorial con premios para quienes logren descubrir los aromas ocultos en el vino. El 12 de noviembre será tu día marcado en rojo si eres un amante del vino y la cultura que se asocia a los territorios en los que se elabora en toda Europa. Se celebra el Día Europeo del Enoturismo y referentes en el turismo asociado al vino en todo el país se suman a esta fiesta.
El centro temático del vino Villa-Lucía Espacio Gastronómico te obsequiará con un aperitivo al terminar la visita de su museo y experiencia 4D “En tierra de sueños”. Además, ha organizado un taller sensorial con prueba de aromas en el que poder ganar atractivos premios. Así, si aciertas ocho de los olores que encierra el vino ganarás un bono de comida para dos personas en el asador-restaurante Villa-Lucía consistente en el menú asador con vino tinto joven de Rioja Alavesa.
Gehiago