KIT Digital programaren aurkezpen jardunaldia Arabako Errioxan
Otsailaren 22an, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren bitartez, ETEentzako Kit Digital Programaren aurkezpena antolatu zuen Arabako Errioxan.
Kit Digital Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren laguntza ekonomikoen programa bat da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak finantzatua, erregimen autonomoko ETEen eta profesionalen digitalizazioa bultzatzeko.
Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren eskutik, deialdiaren xehetasunak aurkeztuko dira, nola parte har dezakezun, nola egin dezakezun mesede, eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira.
Doako jardunaldira joateko, aldez aurretik izena eman beharko da 945 600 252 telefonoan edo claguardia.alicia@ayto.araba.eus helbidean.
Jardunaldiaren egitaraua:
Kit Digital programaren azalpena::
- Sarrera laburra
- Programaren helburuak
- Digitalizazioko KIT soluzioak: Zer dira soluzio digital hauek ETEentzat?
- Onurak, irtenbide horiek ezarri aurretik eta ondoren
- Itxiera eta ondorioak
- Galde-eskeak