Laguntzak, finantzaketa tradizionala eta alternatiboa – Post-Covid finantza-iturriei buruzko jardunaldia
Azken urteotan, eta batez ere pandemiaren agerpenarekin, finantza-iturriak nabarmen dibertsifikatu dira. Ezagutu zuzenean zeintzuk izan diren aldaketak eta nola aprobetxa dezakegun korronte berri hau.
Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen jardunaldia – COVID osteko finantza-iturriak: finantzaketa tradizionala, alternatiboa eta laguntzak
Saymak (lege eta tributu-aholkulariak, aholkulariak eta auditoreak) antolatutako jardunaldi hau mahastizaintza eta ardogintza-sektoreari zuzenduta dago eta 2022ko otsailaren 3an, osteguna, ospatuko da 9:30ean Villa Lucía Gune Gastronomikoan (Logroño errep., Biasteri).
Finantzaketaren eta laguntzen arloak finantzaketari, kapital-tresnei, laguntza-programei eta Next Generation funtsei buruz hitz egingo du.
Edukiera murriztu egingo da COVID19 protokoloak errespetatuz. Izena emateko hurrenkera errespetatuko da.