DELA elkartea, Merkataritza Ministerioak saritua
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak atzo argitaratu zituen Merkataritzako Sari Nazionalak, eta zazpi euskal ekimen saritu zituen, horien artean Guardiako Enpresak Dinamizatzeko Elkartea (DELA).
DELAk Ohorezko Aipamena jasoko du Biasteriko merkataritza-sektorearen sustapenean eta garapenean egindako lanagatik, gure enpresa elkartuei emandako zerbitzuagatik eta erosketa-turismo baterantz bultzatzeagatik.
Zorionak eman nahi dizkiegu 2022ko Barne Merkataritzako Sari Nazional hauetan saritutako gainerako elkarte, udal eta saltokiei, hiri-berrikuntzan, merkataritza-garapen eta modernizazioan eta merkataritza-elkartegintzan egindako jarduera nabarmenengatik.