Arabako Errioxa ezagutzeak saria du
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, udalekin lankidetzan, turismoa sustatzeko ekimen berri bat aurkeztu du. “Arabako Errioxa ezagutzeak saria du” lelopean pasaporte bat atera dute, eta Arabako Errioxako turismo-establezimendu eta zerbitzuak bisitatzen dituztenek zigilatu behar dute, hileroko sari-zozketetan parte hartzeko.
Helburua da herri eta baliabide guztiak bisitatzea, eta, beraz, beharrezkoa izango da gutxienez gure eskualdeko hiru herritan kokatutako turismo-establezimenduak bisitatzea. Bisitatu beharreko establezimenduak lau motatakoak izan daitezke: ostatuak, jatetxeak, upategiak eta dendak, tabernak, bista gidatuak eta bestelako baliabideak biltzen dituen laugarren mota bat.
Ekimena abian da eta urte amaierara arte luzatuko da. Hilero, parte hartzen duten udalerriek emandako sarien zozketa egingo da.
Produktu edo zerbitzu sortak, egonaldiak, bazkariak, upategietara edo Arabako Errioxako ardoetara egindako bisitak, Arabako Errioxako udalerrien ezagutza eta gozamena handitzeko aukera emango dizuten sariak dira.