Zergatik enoturismo ikastaro bat Arabako Errioxan?
Arabako Errioxa oso eskualde aberatsa da mahastizaintza- eta ardogintza-kulturan, eta enoturismoaren aldeko apustu sendoa egiten ari gara gure eskualdeko baliabide estrategiko gisa. Apustu horrek sektore enoturistiko profesionala eta kalitatezko prestakuntza-eskaintza eskatzen ditu, egituratua eta gure erabilgarritasunaren eta merkatu-eskakizunen ezaugarrietara egokitua.
Arabako Errioxa Estatuko gunerik garrantzitsuenetako bat da, eta Europako aberatsenetakoa ondarearen ikuspuntutik. Horregatik, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak enoturismoaren arloko prestakuntza-ekintza hau aurkeztu du, gure esperientziak bermatuta eta eskualde mailako prestakuntza-erreferente bihurtzeko asmoz.